Euskara batua

Euskara batuaren sorrera beti egon da eztabaidaz josita, eta ez dira eztabaida hauek gatazka politikoa eta armatuaz libratu. Zenbait euskalkitan h letra ez zen ia ezertarako erabiltzen, eta batuan garrantzi handia lortu zuenez, hainbat pertsonek politikarekin nahastu nahi izan zuten letra mutua. Hurrengo bi adibideak Koldo Zuazok erakusten ditu bere Euskara batua: ezina ekinez egina liburuan.

La h es un símbolo político aunque lo nieguen muy sesudos señores, aunque vayan investidos de seráficos hábitos. Tan político como pueda ser la hoz y el martillo, la cruz gamada o las dos a la vez.

Tus hijos y el euskera (El mito del “batua”)
Josu Arenaza

Agian, irakurle, ikurrintzat h-a zergaitik artu zuten jakin naiko duzu. Ba…, h-ari eleneraz ETA esaten zaiolako. ETArrak baitziran, ain zuzen, “el batua”ren sortzaille aiek danak!

Bixente Latiegi

Eta bitxikeri bezala, baina ez aurrekoei arrazoia emateko asmoarekin, Euskaltzaindiaren leloa: Ekin eta Jarrai. Eta oraindik Entzutegi Nazionaletik pasa gabe!

Publicado en  on Julio 10, 2008 at 10:41 am Dejar un comentario
Tags: , , ,

Euskal Herri imajinario baten alde

Euskal Herriaren nortasuna eta etorkizuna defendatzerakoan, gehienetan Historia liburuetara jotzen dugu, gure iragan askea edo Nafarroako Erreinua goratuz. Hala ere, espainiar nazionalistek beti dute bere Historia propioa hauei aurre egiteko, eta azkenean Historiari buruzko amaiera gabeko eztabaidak sortzen dira; ea zer herrialde den zaharragoa, Historia manipulatzearen salaketak… Santi Leoné-k, gure izaera, abertzaletasuna eta independentzia aldarrikatzeko etorkizunera begiratzea gomendatzen digu, abiapuntua oraina izanik, Historiaren auzia behingoz baztertuz.

Euskal Herria herri asmatua da; argudioa, erne egonez gero, hamaika tokitan aditzen ahal da irratiko solasaldietan, mahai-inguru politikoetan, iritzi artikuluetan. Espainia, berriz, ia-ia lurra sortu zenetik existitu da, ez du asmatzailerik behar izan. Hori diote jende frankok, eta begirunez entzuten die batek baino gehiagok. Hori etengabe errepikatzen dutenek, barkatu atrebentzia, ez dute ideiarik. Hala ere, ez gaitezen oso gogorrak izan; gutixko leitzen dutelakoan nago (izan ere, ez baitute denborarik, egun osoa irrati batetik bertzera). Euskal Herria herri asmatua dela diote ez gutxik Espainian: jakin gabe izan bada ere, asmatu egin dutela erranen nuke nik. Izan ere, horrexegatik existitzen gara, geure burua asmatu dugulako, asmatuz goazelako.

Euskal Herri imajinario baten alde
Santi Leoné

Publicado en  on Junio 20, 2008 at 8:56 am Dejar un comentario
Tags: , , , , , ,

Volksgeist, herri gogoa

Eurocopa martxan dagoela aprobetxatuz, interesgarria iruditu zait nazionalismoari buruzko hurrengo burutazioa jartzea. Liburua askoz sakonagoa da, baina hemen ikusten den eredua oso grafikoa da eta ulerterraza. Ea gustatzen zaizuen.

Gaur egun, aitortu beharra dago, poesia eta heroikotasun gutxiagoz topatzen ditugu noski Volksgeist nazionalen errepresentazio arruntenak: kirol ekipo nazionaletan-eta. Ikustea dago nazioarteko lehiaketa batean futbol talde nazionalak nola hartzen duen karaktere eta izpiritu nazionalaren izaera (“furia espainola”, “diziplina alemana”, “irudimen italiarra”). Eta horregatik, politika serioan ere-”masa bulgareak” aparte alegia-, Estaturik gabeko nazioen zailtasunak kirol ekipo nazional baimendua lortzeko, eta asmo horren beraren printzipiozko gaitzespenaren arrazoia orobat: izan ere, ekipo nazionala eduki nahi izatea nazionalismoa da – edukitzea, ez.

Volksgeist – Herri gogoa, Ilustraziotik Nazismora
Joxe Azurmendi

Publicado en  on Junio 12, 2008 at 4:40 pm Dejar un comentario
Tags: , , , , , , ,