Xalbador

Azken egunotan igo ditudan testuak erdaraz izan dira, beraz, dinamika hori apurtzeko, Xalbadorrek bere Odolaren Mintzoan bildu zituen pare bat bertso jartzea erabaki dut. Lehena, oso ezaguna, Mikel Laboak ere abestutakoa, Herria eta hizkuntza bilduman agertzen zaigu:

Anai-arrebak, entzun ene aho-otsa:
izaite bat ez daike hezur hutsez osa;
herria da gorputza, hizkuntza bihotza;
bertzetik bereztean bitarik bakotxa,
izaite horrendako segurra hil hotza.

Bestea, ez hain ezaguna, Esperantzarik gabeko amodioa sortakoa. Inoiz ikusi dudan amodio adierazpen hunkigarriena:

Aitortzen dautzut, ene maitea, goiz aski banakiela
etzintaizkela enea izan, bertze batentzat zinela;
bainan halere maitatu zaitut, ez bainezaken bertzela;
ene bihotza, bizi naizeno, izanen zaizu fidela,
zuretzat bizi ez banitaike, zuretzat hil nadiela!

Publicado en on Agosto 15, 2008 at 10:52 am Dejar un comentario
Tags: , , , , , , , ,

Leopoldo María Panero eta poesia

Gaurko testutxoa Leopoldo María Panero hartzen du protagonistatzat, eta bere izaera umorea eta ironia puntu batekin deskribatzen du.

Leopoldo Maria Panerok bi eskumuturrak moztu zituen manikomioko tailerreko zerra elektrikoarekin. Moztu eta patiora bota zituen. Leiho ondoan odolusten ari zen bitartean, eroak, eroak zaintzen dituzten ero bikoitzak, kazetariak, estatuko presidentea, kultur ministroa, alkatea, kultur zinegotzia, kritiko literarioak, poeta gazteak, eta abar, hasi ginen agertzen patioa inguratzen zuen leihoetan. Hantxe denak esku horiei begira. Eta eskuak mugitu egin ziren, erantzun egin zuten. Hatzak eskuaren baitara bildu ziren, hatz guztiak, esku bakoitzeko hatz luzeak izan ezik.

Kaxa huts bat
Beñat Sarasola

Publicado en on Junio 13, 2008 at 8:08 am Dejar un comentario
Tags: , , , , , ,